XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaiko itsasaldetik: Ciriquiain-Gaiztarro, Juan de Irigoyen, Juan Antonio Espinosa

Mariano Ciriquiain-Gaiztarro edo Juan de Irigoyen-en eskema narratiboa adibidez, idazteko era, barojiarra da.

Bi idazleek, itsasoari buruzko eleberriak, kapituloen formatoa edota tonu narratiboa sortzeko orduan patroi narratibo argi bat dute.

Barojak bere eleberrietan (Aire de lejanía poética Juan de la Encinak zioen moduan) batez ere itsasoari buruzko eta beste hainbat testu poetikoetan ezarririko agudazia eta eskeletu poetikoa falta izango zaie, nahiz eta formalki gorputz narratiboa izan.

Ciriquiain-Gaiztarrok eta Irigoyenek Bizkaiko itsasoko kostalde eta portuak hartzen dituzte beraien kondaketa-ozeanikoen eskenatoki edo aipamen bezala, eta honek kantabriar itsasbazterraren historiari eginiko ekarri bat adierazi nahi du, beraien balore literarioen gainetik eginikoa.

Bizkaitar eta singularki El Abra-ko kostaldeei eginiko onespen honetan, Juan Antonio Espinosa gehitu behar dugu, idazle ezezaguna, baina itsaso eta euskaldunen bizitzei buruzko bi eleberri oso interesgarrien idazlea dena: Zubeldia (1949) eta El capitán Amorrortu (1952).

Espinosak, narrazio zabal batean zehar, José Janés-en eskutik argitaraturiko bigarren eleberri honetan, itsas-gizonen bizitza pertsonal, sozial, ekonomiko eta historikoa sortzen du, narrazioari, bai itsaso edo lur bertatik itsasoari atxeki zaizkion arazo eta epopeiak gehituz.

Espinosak, narratzaile ona, itsas-lenguaiari buruz duen ezagutza, bertako arazo, bizipen eta ametsen benetazko ezagupenaren antzekoa da.

Espinosa-ren eleberriaren ekintza Bizkaitar kostaldetik itsas-merkatalgoaren leherpen handiarekin mendearen lehen urteetan kokatzen da.

1974. urtean hil zen Juan Antonio Espinosa Echevarriak, Bilbo-ko Itsas-Eskolan ikasi zuen, eta bere Zubeldia eleberriak, Janés editoreak Bartzelona-n antolatzen zuen Eleberri sari internazionala merezi izan zuen.

Bere El capitán Amorrotu eleberri bikainak Bartzerlona hiria saria jaso zuen.

José Marí Martínez Cachero (1979) eta Emilio Palacios Atard (1982) bat datoz Espinosa-ren barojiar tinbreaz ohartzean.

Palacios-ek, gehiegizkoa baina hala ere benetazkoa den enfasiarekin, honako hau idazten du: Espinosa-ren lana, nahiz eta pertsonaien bizitasunean garaitu, barojiar muga aurkitzen da.

Espinosa baino lehenago, Juan de Irigoyen Guerricabeitia gipuzkoarrak (1884-1964) bere Los tremendos de Kanala eleberria argitaratzen du 1936-an.

Bere euskal-grafiak azalean agertzen duenaren ondorioz, (Kresala eta lurruna. Acento del mar; vaho de la tierra. Novela bizkaina del mar), azpititulo guzti hauek eleberriaren lehenengo edizioan agertzen dira, ondorioztatu beharra daukagu Irigoyen-ek 1935. urtean amaituriko eleberria, 36-ko uztailean hasitako gerratea baino lehen argitaratu zela, edo edozein kasutan, 1937. urtean tropa frankistek Bilbon izandako sarrera baino lehen.

Los tremendos de Kanala, esan bezala, ez da bere eleberririk onena bakarrik, barojiar erako eleberria ere bait da.

Ezin da bere beste 1938.urtean idazten duen El cho del Carmengo Ama eleberriaz berdina esan, izan ere bertan aurreko askatasun sortzailea galtzen baitu tonu eta morrontza politikoekin, eskaintzatik (Baleares-ean hildako bizkaitarren oroimenez), amaierararte.

Irigoyen pertsonaia polifazetiko bat da.

Artxibari, Liburuzain eta Arkeologoen Talde Fakultatiboko kidea, Bizkaiako Arrantzaleen Kofradien Federazioko lehendakaria izan zen, itsas-bizitza eta honen arazoekin harremanetan jarri zuen lan-kargua.

Baina kirolaria ere izan zen.

1915, 1917 eta 1918. urteetan, lehiaketa ezberdinetan pilotari moduan (zesta-punta) parte hartu zuen eta pilotaren jokuari bere bizitzan testu asko dedikatu zizkion.